XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LASARTE-ORIAKO UDALA

463

IRAGARPENA, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Burunzpe Berri S-4 Sektoreko Plan Partzialaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Udal honetako Plenoak, 1993ko abenduaren 30ean burutu zuen batzarraldian, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eragindako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Burunzpe Berri S-4 Sektoreko Plan Partziala hasierako balioz onestea erabaki zuen, behin-behineko onespena baino lehen konpondu beharko diren zenbait oharpenekin, hala nola dagokion eremuan bi urtez lursailak partzelatzeko eta edifizioak eraikitzeko eta eraisteko lizentziak bi urtez esekitzea, Lurzoruaren eta Hiri-Antolamenduaren Erregimenari buruzko Legearen Testu Bateratuko 102. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Lurzoruaren Erregimenari buruzko Legearen aipatu Testu Bateratuko 116. artikulua eta Planeamenduko Erregelamenduko 128. artikulua betez, erabakia informazio publikora jartzen da, hilabeteko epean espedientea aztertu nahi duen edonorentzat Hirigintza Ataleko bulegoetan eskuragarri egon dadin eta epe horretan bidezko alegazioak egin ahal daitezen.

Lasarte-Oria, 1994ko urtarrilak 3.

Alkatea, ANA URCHUEGUIA ASENSIO.